Lege-oharra
1. Helburua
Lege-ohar honek EUSKADIKO IKUS-ENTZUNEZKOEN KLUSTER ELKARTEAren (EIKEN BASQUE AUDIOVISUAL) webgunea arautzen du eta bertara EUSKADIKO IKUS-ENTZUNEZKOEN KLUSTER ELKARTEArena den www.bifilmcommission.com helbidearen bidez (aurrerantzean webgunea) iristen da. Elkartearen helbide soziala Bizkaiko Parke Teknologikoan dago, 105 Eraikina 2., 48170, Zamudio, Bizkaia, eta G95339750 zkidun I.F.K. dauka. Horren berri ematen dizugu Informazio Gizarte eta Merkataritza Elektroniko Zerbitzuen uztailaren 11ko 34/2002 Legean xedatutakoa betez. Webgunea EUSKADIKO IKUS-ENTZUNEZKOEN KLUSTER ELKARTEAk (EIKEN BASQUE AUDIOVISUAL) garatzen dituen informazio, jarduera eta zerbitzuak ezagutarazteko eta Internet erabiltzen duten guztiei eta, bereziki, ikus-entzunezko eta kultura sektoreetako profesionalei, horietara sarbidea emateko sortu da.
Webgunean nabigatzeak edo edozein eratan erabiltzeak erabiltzailea izatea esan nahi du eta Lege-ohar hau osorik eta inolako baldintzarik gabe onartzea dakar.
EUSKADIKO IKUS-ENTZUNEZKOEN KLUSTER ELKARTEAK (EIKEN BASQUE AUDIOVISUAL) bere webgunearen bidez erabiltzaileei sarbidea ematen die EUSKADIKO IKUS-ENTZUNEZKOEN KLUSTER ELKARTEAK (EIKEN BASQUE AUDIOVISUAL) edo zerbitzuak eta edukiak hornitzen dituzten beste zenbaitek eskainitako edukietara iristeko. Erabiltzaileak borondatez onartzen du edukien erabilerari dagokionez soilik berak duela erantzukizuna.
EUSKADIKO IKUS-ENTZUNEZKOEN KLUSTER ELKARTEAK (EIKEN BASQUE AUDIOVISUAL) webgunearen eta Lege-ohar honetako aurkezpena, osaera eta edukia nahi duen unean inolako jakinarazpenik gabe aldatzeko eskubidea izango du. Aldaketok egokiro jakinarazitzat joko dira bere web orrian argitaratzen diren unetik.
2. Erabiltzailearen betebeharrak
Webgunearen erabiltzaileak behartuta daude edukiak arduraz, zuzenki eta legea eta Lege-ohar hau betez erabiltzera. Zehazki, konpromisoa hartzen dute edukiok lege, moral edo ordena publikoaren aurka egiteko xedeaz ez erabiltzeko; webguneko edozein eduki ez erreproduzitzeko, kopiatzeko, banatzeko, aldatzeko edo sarbide publikoa emateko, edozein euskarri-motatan, fisikoa nahiz logikoa izan, salbu eta EUSKADIKO IKUS-ENTZUNEZKOEN KLUSTER ELKARTEAren (EIKEN BASQUE AUDIOVISUAL) berariazko baimena edo, kasua balitz, lehen aipatutako edukien legezko titularraren berariazko baimena badute, eta dagozkien erantzukizunak bere gain hartuko dituzte inoren eskubideentzat legearen kontrakoak edo kaltegarriak izan daitezkeen edo webgune hau beste erabiltzaile batzuek erabiltzea kalte, galeraz edo muga dezaketen jokabide edo jarduerengatik.
Halaber erabiltzaileak behartuta daude webguneko orrialdeen diseinua eta iturburu-kodea lege, moral edo ordena publikoaren aurka ez erabiltzera.
Erabiltzaileak indarrean dauden arauak edo webgune hau erabiltzeagatik sortzen diren betebeharrak ez betetzeagatik EUSKADIKO IKUS-ENTZUNEZKOEN KLUSTER ELKARTEAk (EIKEN BASQUE AUDIOVISUAL) zuzenean nahiz zeharka jasan dezakeen edozein kalteren erantzule izango dira.
3. Jabetza intelektual eta industriala
bifilmcommission.com domeinua EUSKADIKO IKUS-ENTZUNEZKOEN KLUSTER ELKARTEArena da (EIKEN BASQUE AUDIOVISUAL). Domeinua trafiko ekonomikoan bidegabeki erabiltzea erregistroak emandako eskubideak urratzea izango litzateke eta horren kontra egingo da legean aurreikusitako bideen arabera.
Espresuki besterik esaten ez bada web orrialdeko edukia, testuak, argazkiak, diseinuak, logotipoak, irudiak, soinuak, bideoak, animazioak, grabaketak, ordenagailuko programak, iturburu-kodeak, nabigatzeko diseinu eta egitura eta, oro har, webgune honetan dagoen edozein sorkuntza intelektual eta webgune osoa bera, artelan artistiko multimedia legez EUSKADIKO IKUS-ENTZUNEZKOEN KLUSTER ELKARTEArenak dira (EIKEN BASQUE AUDIOVISUAL) .
Halaber, EUSKADIKO IKUS-ENTZUNEZKOEN KLUSTER ELKARTEArenak dira (EIKEN BASQUE AUDIOVISUAL) iturburu-kodea, diseinua eta nabigatzeko egitura. EUSKADIKO IKUS-ENTZUNEZKOEN KLUSTER ELKARTEArenak dira (EIKEN BASQUE AUDIOVISUAL) horiek edozein eratan ustiatzeko eskubideak eta, bereziki, erreproduzitu, banatu, jendartean komunikatzeko eta eraldatzeko eskubideak. Hau guztia jabetza intelektualak babesten du eta bidegabeki erabiltzeak zigor penalak ere ekar ditzake.
EUSKADIKO IKUS-ENTZUNEZKOEN KLUSTER ELKARTEAk (EIKEN BASQUE AUDIOVISUAL) espresuki baimena ematen dio erabiltzaileari sorkuntza intelektual babestuak ikusteko, inprimatzeko, kopiatzeko edo disko gogor batean nahiz beste euskarri fisiko batean gordetzeko, edukiak eskubide esklusiboa izan ala ez, ordenagailu programak izan ezik, beti ere erabiltzailearen helburu pertsonal eta pribatuetarako bada, merkaturatzeko edo banatzeko xederik gabe, eta aipatutako edukiok aldatu edo deskonpilatu gabe. Erabilera pertsonal hori bidezkoa da hemen aipatutako egile eskubideak eta jabetza industrialeko eskubideak errespetatzen badira; alde horretatik, erabiltzaileak ez du lizentziarik jasotzen.
Webgune honetako sorkuntza intelektualen edo edukien beste edozein erabilera egiteko EUSKADIKO IKUS-ENTZUNEZKOEN KLUSTER ELKARTEAren (EIKEN BASQUE AUDIOVISUAL) idatzizko baimena beharko da
Orrialdeko edukiak begiratzeak edo horiek zein edozein software behera jaisteak ez du esan nahi horiei dagokien jabetza intelektual edo industrialaren eskubiderik uzten denik.
Webgune honen erabiltzaileak konpromisoa hartzen du aipatutako eskubideak errespetatzeko eta kalte ditzakeen edozein ekintza ekiditeko. EUSKADIKO IKUS-ENTZUNEZKOEN KLUSTER ELKARTEAk (EIKEN BASQUE AUDIOVISUAL) bere jabetza intelektual edo industrialaren legezko eskubideak defendatzeko dagozkion lege bide edo ekintza guztiak baliatuko ditu.
4. Webean elkarlanean dihardutenen jabetza intelektuala
EUSKADIKO IKUS-ENTZUNEZKOEN KLUSTER ELKARTEArekin (EIKEN BASQUE AUDIOVISUAL) elkarlanean egiten diren artikulu, tesi, doktrina-lan eta bestelakoen titulartasuna egileena da. Webgune honetan irabazteko asmorik gabe hedatzen ditu EUSKADIKO IKUS-ENTZUNEZKOEN KLUSTER ELKARTEAk (EIKEN BASQUE AUDIOVISUAL) Lege-ohar honetan aipatutako baldintzetan.
5. Loturak
Webgune honetan agertzen diren loturen helburua erabiltzailea www.bifilmcommission.com-enak ez diren web orrialdeetara bideratzea da. Helburu bakarra ikus-entzunezko eta kulturaren sektorearekin lotutako Interneteko beste informazio-iturri batzuetara sarbidea erraztea eta bultzatzea da. Loturak irabazteko inolako asmorik gabe eskaintzen dira.
EUSKADIKO IKUS-ENTZUNEZKOEN KLUSTER ELKARTEA (EIKEN BASQUE AUDIOVISUAL) ez da aipatutako loturen bitartez eskuratzen diren edukien, horietan egiten diren aldaketen, erabileraren edo baliatze teknikoaren erantzulea izango eta ez du bermatzen sistema informatikoan (hardware eta softwarea), dokumentuetan edo erabiltzailearen fitxategietan aldaketak sor ditzakeen birusik ez dagoela, eta arrazoi honengatik erabiltzaileari sor dakiokeen edozein kaltetan ez du erantzukizunik izango.
Hala ere, EUSKADIKO IKUS-ENTZUNEZKOEN KLUSTER ELKARTEAk (EIKEN BASQUE AUDIOVISUAL) konpromisoa hartzen du bere webgunean honelako loturak saihesteko: eduki ilegala dutenak, legearen kontrakoak, arrazistak edo xenofoboak diren ekintzak sustatzen dituztenak eta, oro har, askatasunaren eta giza duintasunaren printzipioak hausten dituztenak. EUSKADIKO IKUS-ENTZUNEZKOEN KLUSTER ELKARTEAk (EIKEN BASQUE AUDIOVISUAL) loturaren batek legezkoa ez den edukia duela jakinez gero, lotura hori lehenbailehen kentzeko edo baliogabetzeko konpromisoa hartzen du.
Webguneren baten titularraren ustez orrialde honetan jarrita dagoen edozein loturak bere eskubideak gutxiesten baditu edo kalte egiten badio, jakinaraztea baino ez du egin behar, eiken@eikencluster.com Esta dirección electrónica está protegida contra spambots. Es necesario activar Javascript para visualizarla helbidera e-posta bidaliz edo beste edozein bide erabiliz, eta lotura hori berehala ezabatuko da edo interesatuak dioen bezala aldatuko da, bestelako izapiderik egin beharrik izan gabe eta azalpenik gabe.
6. Artikuluak tesiak edo doktrina-lanak
EUSKADIKO IKUS-ENTZUNEZKOEN KLUSTER ELKARTEAk (EIKEN BASQUE AUDIOVISUAL) ezin berma dezake webgunean edukiak hedatzeko dauden atalen bidez zabaldutako artikulu, tesi edo doktrina-lanen egiletza ez zuzentasuna. Horrenbestez, EUSKADIKO IKUS-ENTZUNEZKOEN KLUSTER ELKARTEA (EIKEN BASQUE AUDIOVISUAL) ez da zabaldutako lanen legezko titularrei dagozkien egile eskubideetan izan daitezkeen lege-urratzeen erantzulea izango, nahiz eta horren berri izan edo lege-hausterik izan daitekeela susmatzen duenean konpontzeko edo kaltea gutxitzeko ahal duena egiteko konpromisoa hartzen duen.
7. Cookieak
Webgune honek cookieak erabil ditzake. Cookieak web-zerbitzariek nabigatzeko programetara bidaltzen dituzten aginduen bidez sortzen diren informazio artxibo txikiak dira eta erabiltzailearen ordenagailuko direktorio jakin batean gordetzen dira.
Cookieak orrialdeak webgunean pertsonalizatzeko erabiliko dira, inoiz ez datu pertsonalik biltegiratzeko. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratu ahal izango du webguneek softwarean jarri nahi dituzten cookien berri emateko edo ez onartzeko. Erabiltzaileak cookieak ez onartzea erabakitzen badu gerta daiteke gure webgunean bilaketak egiteko gaitasunari eragitea.
8. Erantzukizunetik salbuestea
EUSKADIKO IKUS-ENTZUNEZKOEN KLUSTER ELKARTEA (EIKEN BASQUE AUDIOVISUAL) webgunearen erabiltzaile guztiei ahal den informaziorik osoena, erabilgarriena eta gaurkotuena eskaintzen ahaleginduko den arren, ez du bermatzen bere eduki eta zerbitzuen egiazkotasuna, zehaztasuna, gaurkotasuna eta operagarritasuna eta, horrenbestez, espresuki adierazten du ez duela inolako erantzukizunik hartuko bere erabiltzaileek datu osatugabeak, zehaztugabeak edo gaurkotu gabeak erabiltzeagatik edo bere eduki eta zerbitzuak eteteagatik, bertan behera uzteagatik edo ez ibiltzeagatik jasan litzakeen edozein kalterengatik.
Erabiltzaileek argi eduki behar dute edukiak eta zerbitzuak beren arriskupean erabiltzen dituztela eta soilik eurak direla eduki edo zerbitzuen operagarritasunaren edo baliagarritasunaren erantzule.
Nolanahi den ere, EUSKADIKO IKUS-ENTZUNEZKOEN KLUSTER ELKARTEAk (EIKEN BASQUE AUDIOVISUAL) aurretiaz eskertzen ditu edozein gorabehera edo irregulartasun ahal den lasterren eta hobekien ekiditen edo zuzentzen lagun dezaketen iradokizun, zuzentasun edo iruzkin guztiak. Jakinerazpenak e-posta bidez bidal daitezke eiken@eikencluster.com Esta dirección electrónica esta protegida contra spambots. Es necesario activar Javascript para visualizarla posta-kontura ohartutako gorabehera teknikoa izango balitz.
9. Zerbitzuen aldaketa eta amaiera
Nahiz eta webgune honen iraupena mugagabea den, EUSKADIKO IKUS-ENTZUNEZKOEN KLUSTER ELKARTEAk (EIKEN BASQUE AUDIOVISUAL) edozein unetan, eta aldez aurretik ohartarazi beharrik izan gabe, aldatu, bertan behera utzi edota eten ahal izango du bere zerbitzu edo edukien eskaintza, osorik nahiz zatiz.
Halaber, EUSKADIKO IKUS-ENTZUNEZKOEN KLUSTER ELKARTEAk (EIKEN BASQUE AUDIOVISUAL) edozein unetan aldatu ahalko ditu webgune hau erabiltzeko baldintzak.
10. Lege-oharraren iraupena
Lege-ohar honen iraupena mugagabea da. Hala ere, EUSKADIKO IKUS-ENTZUNEZKOEN KLUSTER ELKARTEAk (EIKEN BASQUE AUDIOVISUAL) edozein unetan aldatu ahalko du edukia etorkizunean izan daitezkeen lege edo teknologia aldaketetara moldatzeko. Aldaketok webean argitaratzen direnetik jakinarazitzat joko dira eta balioa izango dute une horretan bertan.
11. Araudi eta jurisdikzio aplikagarriak
Lege-ohar hau Espainiako Legeriaren arabera arautu eta interpretatuko da.
Webgune honi edo Lege-ohar honi dagokionez edozein auzi aipatutako jurisdikzioan ebatziko da eta alderdi biok Bilboko Auzitegien esku jarriko dute auzia, espresuki beste edozein foruri uko eginez.
Edozein gauza argitzeko edo kexa, iradokizun nahiz iruzkinik egiteko biderik errazen eta eraginkorrena eiken@eikencluster.com-Esta dirección electrónica esta protegida contra spambots. Es necesario activar Javascript para visualizarla era e-posta bidaltzea da.