eu es en
Menua

DIGIPEN

 

IKUS-ENTZUNEZKO ZERBITZU ENPRESAK. SINTESI IRUDIA

  • Bideo-jokoak
  • Animazioa
  • Gailu mugikorretarako aplikazioak

DIGIPEN INSTITUTE OF TECHNOLOGY 1988. urtean sortu zuen Claude Comairrek Vancouverren. Ordenagailuaren eta animazioaren bidezko teknologia elkarreragileak ikertzen, ekoizten eta hezten munduko konpainia burua da. Hala, nazioartean eremu profesionalean azpimarra daiteke.

Digipenen helburu nagusia erabiltzailearen esperientziarik eraginkor eta erakargarriena eskaintzea da. Horretarako, bitartekoen plataforma tradizional askotan (PCak, nabigatzaileak, mugikorrak eta tabletak barne), baita plataforma ez-tradizionaletan (adibidez, proiekzioetan oinarritutako aplikazioak edo instalazio elkarreragileak) ere, produktuak eta aplikazioak sortzen esperientzia zabalarekin garapen-taldea du. Digipen goi-mailako diseinuan espezializatu da eta, horri esker, produktuen konponbide azkarrak lor daitezke; gainera, bide batez, bezeroek denbora eta dirua aurrezten dute.

The Princeton Reviewek 2010. urtean Game Designerako DigiPen munduko bigarren unibertsitaterik hoberen bezala sailkatu zuen. DigiPenen egoitza Redmonden (Washington, AEB) dago eta, modu berean, campusak ditu Singapur eta Bilbon.

Digipenen lanek izen handiko zinemaldietan sariak lortu dituzte: Palm Springs International Shorts Fest, SIGGRAPH Asia 2014 Animation Theater edo Los Angeles International Student Film Festival.

INGELES SOLASKIDEA

Ignacio de Otalora
+34 636 806 642
iotalora@digipen.edu

ENPRESAREN DATUAK

Virgen del Puerto, 34
48508 Zierbena
Bizkaia
+34 946 365 163
info.es@digipen.es
www.digipen.es

Cookien erabilpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta hobetzeko. Zeure nabigatzailea konfigura dezakezu cookieak ez onartzeko, baina baliteke webguneko nabigazioa eta zerbitzuak murriztea. Aukera hau aldatzen ez baduzu eta nabigatzen jarraitzen baduzu, webgune honetako cookieak erabiltzea onartzen duzu. Gure webgunean erabiltzen ditugun cookiei buruz informazio gehiago nahi baduzu, begiratu gure Pribatutasun politika eta Cookie-ak